XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ingurugiro eta Lurralde Ekintza Saila

Ingurugiro eta Lurralde Ekintzako foru diputatuaren abenduaren 4ko 3226/95 FORU AGINDUA, Izurtza eta Mañaria udal mugarteetako Mugarra aldeko zedarriketa eta mugarriketari buruzkoa.

Bizkaiko Udal Mugarteei buruzko 8/93 Foru Arauak, hain zuzen ere bere 9. eta 19. artikuluetan, biak barne, zedarriketa eta mugarriketa araupetzen ditu.

Izurtza eta Mañariako Udalek, osoko bilkuretan hartutako erabakiaren bitartez, aipatutako Foru Arauko 11. artikuluan ohartemandako moduan osatutako doazkien Zedarriketa Batzordeak eratu ondoren, Ingurugiro eta Lurralde Ekintza Sail horri, behin-betiko ebazpena lortu arte, espedientearen prozedura 18. artikuluan ohartematen den moduan suztatzeko eskatzen diote.

Horretarako, eta 13. artikuluak dionez, Bizkaiko Foru Aldundiak, Ingurugiro eta Lurralde Ekintza Sail honen bitartez, zedarriketa eragiketei hasiera emango zaieneko eguna, ordua eta tokia ezarri beharko ditu, baita aurkezpen horretara joango den edo diren teknikari eskudun bat edo batzuk izendatu, erabakia hogeitahamar (30) asteguneko epearen barruan Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta dagozkien batzordeetara joan daitezen hori doakien Udal Mugarteei jakineraztea ere.

Esandako guztiaren eretzean eta Bizkaia Lurralde Historikoko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Jaurpide eta Funtzionamenduari buruzko otsailaren 13ko 3/87 Foru Arauak eta bere bitartez Ingurugiro eta Lurralde Ekintza Sailaren Egitura Organikoa onartzen deneko azaroaren 7ko 150/95 Foru Dekretuko 2.2.2. artikuluak diotena betebideratuz eskumen hori Sail honi dagokiola kontuan hartuta, honako hau XEDATU DUT:

Bigarrena: Zedarriketa eta mugarriketa eragiketa horietan Sail honen ordezkari izango diren teknikariak izendatzea, Bizkaiko Foru Aldundiko Kartografia unitateari atxikitako teknikari hauek izango direlarik:

Matías de Juan Rodríguez Jauna
Tomás Blázquez Díez Jauna

Hirugarrena: Xedapen hau hogeitahamar (30) asteguneko epearen barruan Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadila agintzea, eta udal mugarte biei doazkien batzordeetara joan daitezen eta Sail honen ordezkari gisa izendatutako teknikariei jakineraztea.

Bilbon, 1995.eko abenduaren 4an.

Ingurugiro eta Lurralde Ekintzako
foru diputatua, Maria Esther Solabarrieta Aznar